Abartzuza, iparraldean Urbasa-Andia eta Zunbeltzekin egiten du muga, ekialdean Lezaun eta hegoaldean aldiz, Deierri bailararekin egiten du muga eta mendebaldean, Allin eta Ameskoabarrenekin.
Deierri bailara, Urbasa eta Andia mendilerroen magalean kokatzen da, bere herri txiki, marroi eta txuriak, labore, mahasti eta zaizuri landekin nahasten direlarik. Natura maite dutenek bertan dauden natur parkeak dituzte gustoko, hala nola Urbasakoa. Bere egitura karstikoak, aldaera geografiko anitzak sortu ditu eta espeleologia eta eskalada gustoko dutenentzat aukera bikaina eskeintzen dute. 1997an Natur Parke deklaratu zuten, bere baso, pagadi eta ingurugiro paregabea dela eta, gainera, bertan dauden bazkaguneak artzain askoren bizitzan lagungarri izan dira. Bertako ordoki edo soilguneetan, zaldi, ardi eta behiak bazkatzen duten tokia, paseatzeko eta naturarekin gozatzeko aukera bikaina eskeintzen digute.
Milaka lagunek astebururo, antzinako bide eta bidezidorretan galtzen dira.
Lokiz parkea, azpimediterranear klima dauka eta, aniztasunaren adierazle da, landaretza, fauna eta flora anitza duelako. Bertan, arteak, karraskalak eta haritzak agertzen dira.
Abartzuzako inguruetan dauden mendien erakargarritasuna, haitzen edertasunean oinarritzen da, eskualde guztitik antzeman daitekena. Bere gailurretik, edertasun handiko paisaia ikus daiteke eta egun argietan, pirinioak ikus daitezke.