Armarriko koroa
Saltar navegación

ABARTZUZAko  Udala

2010ko irailaren 6a

HISTORIA

Abarzuzako eliza

Abarzuzako eliza

Abartzuzako sorrera, XI. mendean izan zen, hala ere, 1198an herri hau, Antso Azkarra Nafarroako erregearena izan zen.
Garai horretan erregeak, Abartzuzako eliza, Iruñari eman zion eta horren truke, guda garaian bizilagunak deitzeko eskubidea zuen.
1453-1461 urtetan guda zibilean, gudaldiak eman ziren bertan.

1851 urterarte, administratiboki, Deierri bailararen barne zegoen baina garai horretan eta erreforma administratibo liberalen ondorioz, independente bilakatu zen . Garai horretan udalerriko gobernua, biztanleen etxeak eta banandu ondoren, udalerri bilakatu zen eta berezko arauak izan zituen.

Lizarratik hurbil egoteagatik, guda karlistetan, bataila ugari eman ziren, 1574ean Abartzuzako guda famatua eman zen.

Hirigune historikoa, lursail erregular baten gainean dago kokatua, zonalde honetan armarriak dituzten etxeak agertzen dira, gurutzeak eta plazak. XVI. mendeko eraikuntzak dira ugarienak beraz, noble asko egon zirela pentsatu daiteke.

Andra Mariaren Jasokundearen eliz-parrokia, 1522an eraiki zen, gotiko-errenazimendu garaian, Erdi Aroko eraikuntzaren murru zaharrak aprobetxatuz. Santa Barbara baseliza, 1500 urtean eraikia, zaharrenetarikoa, Gotiko estiloan eraiki zen. 

Irantzu monasterioa, zistertar estiloan eraiki zen, badirudi aurretik benediktinar komunitate bat egon zela. Abartzuzako herritarrek, zaharberritu zuten eta Artaxoa eta Arteagako jauregietako ondasunekin konpondu zen. XIII. mendean, errege eta nobleek emandako diruari esker, monasterioak ondasun eta jabetza ugari lortu zituen Nafarroako erreinuan. XV. mendearen erdialdera, Nafarroako guda zibilaren eraginak jasan zituen eta ondorioz, jabetza ugari galdu zituen. 1839. urtean, monjeak monasterioa utzi behar izan zuten eta estatuaren esku gelditu zen. Mende oso bat hustuta egon ondoren, 1945ean Teatino erlijio-ordena bertan ezarri zen eta eraikuntza berreraiki zuen eta 1942 Vianako Prin