Armarriko koroa
Saltar navegación

ABARTZUZAko  Udala

2010ko abuztuaren 1a

NOLA IRITSI

Nafarroako mapa non Abartzuza nabarmenduta agertzen daAbartzuzara iristeko errepide mapa Planoan errepide kolorea: urdina Autobidea
Planoan errepide kolorea: berdea Autobia
Planoan errepide kolorea: gorria E.Nazionala

Abartzuzak 600 biztanle dituen herria da, Deierri bailararen ondoan dago kokatua , 567 metrotara.Estellerriako merindadean dago, Nafarroan. N120-tik iristen da Lizarra eta Beasain lotzen dituen errepidetik, 7 kilometrotara. Iparraldean, Urbasa, Andia eta Zunbeltzekin egiten du muga, ekialdean Lezaun eta Deierrirekin eta mendebaldean, Allin, Ameskoabarren eta Urbasarekin. Iruñetik 40 kilometrotara dago, Bideko Autobiatik, A 12tik, 34. irteera.

"Tierras IRANZUko lurrak" INFORMAZIO GUNEA

Estellerriako mendialdeko udalerriak (Abárzuza/Abartzuza, Lezaun/Lezaun, Salinas de Oro/Jaitz, Valle de Yerri/Deierri y Valle de Guesálaz/Gesalatz Harana) bertako 49 saltoki pribatuekin batera, 2006.urtean "Tierras de Iranzu-ko lurrak" Elkarte Turistikoa sortu zuten. Zonaldeko baliabide turistikoak sustatu eta erregulatzeko helburuarekin.

Burutu diren ekimenen artean, Irantzu Monasterioan (Abartzuzatik 3 kilometro-tara) ireki den informazio gunea dugu. Informazio gunea, zonaldeko informazioa eskeintzeko zegoen hutsunea betetzeko eratu zen eta era honetan bisitarie zonaldeko baliabideen informazioa eskeini ahal izateko.

Informazio gunea udan eta zenbait zubietan irekitzen da. Harremanetan jartzeko telefonoa 646 18 52 64 da edo e-mailearen bitartez jar zaitezke harremanetan: