Armarriko koroa
Saltar navegación

ABARTZUZAko  Udala

2012ko maiatzaren 19a

JAIAK ETA OHITURAK

Nafarroako udalerri honetako zaindariaren jaiak, duela urte dexente Andra Mariaren Jasokundearen egunean ospatzen dira, abuztuaren 15ean eta era berean, abuztuaren 16an, San Roke ospatzen da. Jai hauek tradizio handikoak dira eta partehartzea oso handia da, aste beteko iraupena dute eta Irantzu monasterioan herri-bazkari batekin bukatzen dira, bazkari hau Abadejada bezela ezagutzen da eta bertara herri guztia dago gonbidatua.

Era berean, eta gogo handiz, bertako biztanleek jai txikiak ospatzen dituzte Aste Sainduan, asteburuan izaten dira beti. Puy Amabirginaren monumentua

Oso ezaguna da Lizarrako El Puy elizara egiten den erromeria herrikoia, udaberrian ospatzen dena, amabirjinaren hilabetean. Badirudi, duela urte batzuk Abartzuzako artzain batzuei amabirjina agertu zitzaiela eta horregatik Abartzuzako biztanleek erromeria hau ospatzen dute. Gaur egun, basilika dagoen tokian eta meza bukatzean, erromesek hamarretako batekin ospatzen dute eguna, etxetik perretxiko tortilak eramaten dituzte.

Era berean, aipagarri da, Aste Sainduan ospatzen den prozesioa, hunkiberatasun handikoa. Baita ere, Santa Barbara baselizara prozesioa dago eta Abartzuzako El Puyko amabirjinaren monumentuan ospatzen den meza.