Armarriko koroa
Saltar navegación

ABARTZUZAko  Udala

2012ko otsailaren 5a

ZER IKUSI

Irantzu Monasterioa

Irantzu Monasterioa

Udalerri hau edertsun handiko inguru batean dago kokatua, erdigunetik lau kilometrotara, Irantzu monasterio zistertarra aurkitzen da, Estellerriko zonalde garrantzitsua eta bisitatu behar dena. Bertatik, ibilbide ederrak egin daitezke, Irantzu ibai arroila igarotzen den tokitik. Herrian, armarriak dituzten hainbat etxe daude, eta Andra Mariaren Jasokundearen eliza ere nabarmendu daiteke.

Arkitektura Zibilari dagokionez, aurki daitezkeen monumentuak XVI eta XVII mendeko hainbat armarri dituzten etxeak daude. Zabal herrira doan bidean, XVI mendeko Bakardadearen Gurutzea dago.

Irantzu monasterioan, sarreran, XVI. mendeko Gurutzea dago.

Eta Arkitektura Erlijiosoari dagokionez, Andra Mariaren Jasokundearen eliza dugu, gotiko-berpizkunde estilokoa, XVI. mendekoa. Nahiz eta, Erdi Aroko eraikuntza baten egitura mantendu. Santa Barbara baseliza, gotiko jatorria duena, 1500 urte ingurukoa da eta Aro Berrian berritu egin zen eta Abartzuzatik kilometro batzutara aurkitzen da, gainalde batean. Irantzu monasterioa XVI. mendearen bukaeran hasi zen eraikitzen, Zistertar estilokoa dugu.
Eskultura erlijiosoari dagokionez, elizan dagoen erretaula nagusia nabarmendu behar dugu, Juan Imberto Iak eta bere semea, Pedrok, XVI.mendean eraiki zuten.

Herri txiki honetan dagoen etxe bati buruzko aipamena egin behar da, Munarriz etxea. Muru Mendiko karlisten bataila eman zenean, Concha Generalaren etxebizitza zen.

TIERRAS DE IRANZU-KO LURRAK

Iranzu-ko lurrak logo

Estellerriako mendialdeko udalerriek (Abárzuza/Abartzuza, Lezáun/Lezaun, Salinas de Oro/Jaitz, Valle de Yerri/Deierri y Valle de Guesálaz/Gesalatz) turismo portal berria jarri dute martxan. Bertan, informazio zabala aurki daiteke, ostatuak (kanpinak, landa etxeak, aterpeak); jatetxeak, informazio turistikoa (monumentuak, ibilbideak, naturan jarduerak, upeldegi eta gaztandegietara bisitak), etc.

Web orria: www.tierrasdeiranzu.com