“E-z hasten da”
Zer da “Balioez zein onurez beteta dagoen zerbait, hurbila, gozoa eta praktikoa; haurtzaroan —transmisioaren bidez— edo helduaroan jasotzen da; konplizitateak, emozioak eta sentimendu positiboak eragiten ditu; eta, erabiliz gero, aukera ematen digu gozamena eta poza sentitzeko eta gure sozializazioa errazteko” ? Argi dago, euskara.
Nafarroako udal eta toki entitateetako euskara zerbitzuek abian jarri dute 2016-2017 ikasturterako helduen euskalduntze kanpaina. Urtero bezala, nafar guztiak euskara ikastera bultzatzea da kanpainaren helburua.