Nola Iritsi
Abartzuzak 600 biztanle dituen herria da, Deierri bailararen ondoan dago kokatua , 567 metrotara.Estellerriako merindadean dago, Nafarroan. N120-tik iristen da Lizarra eta Beasain lotzen dituen errepidetik, 7 kilometrotara. Iparraldean, Urbasa, Andia eta Zunbeltzekin egiten du muga, ekialdean Lezaun eta Deierrirekin eta mendebaldean, Allin, Ameskoabarren eta Urbasarekin. Iruñetik 40 kilometrotara dago, Bideko Autobiatik, A 12tik, 34. irteera.
“Tierras de Iranzuko lurrak” informazio gunea
Estellerriako mendialdeko udalerriak (Abárzuza/Abartzuza, Lezaun/Lezaun, Salinas de Oro/Jaitz, Valle de Yerri/Deierri y Valle de Guesálaz/Gesalatz Harana) bertako 49 saltoki pribatuekin batera, 2006.urtean “Tierras de Iranzu-ko lurrak” Elkarte Turistikoa sortu zuten. Zonaldeko baliabide turistikoak sustatu eta erregulatzeko helburuarekin.
Burutu diren ekimenen artean, Irantzu Monasterioan (Abartzuzatik 3 kilometro-tara) ireki den informazio gunea dugu. Informazio gunea, zonaldeko informazioa eskeintzeko zegoen hutsunea betetzeko eratu zen eta era honetan bisitarie zonaldeko baliabideen informazioa eskeini ahal izateko.
Informazio gunea udan eta zenbait zubietan irekitzen da. Harremanetan jartzeko telefonoa 646 18 52 64 da edo e-mailearen bitartez jar zaitezke harremanetan:
- E-Posta: info@tierrasdeiranzu.com
- Telefonoa: 646 18 52 64
- Web orria: www.tierrasdeiranzu.com/p/eu/hasiera.php
- Helbidea: Kale Berria 22 p.k.31177 Aritzala (Nafarroa)
Non jan eta non lo egin
Legartzia taberna
Helbidea: Legarzia 13 p.k.31178 Abartzuza (NAFARROA)
Telefonoa: 948 52 01 54
LAGUAO Landa Etxea
C/ San Roque, 14 31178 Abartzuza (Nafarr0a)
Tfno: 669 99 85 99 —- 948 52 02 03
Email: casalaguao@gmail.com
La parada landa etxea
Carretera Arizala, 26
Apartamentos rurales zazpi ate
Tfno: 638 119248
Web: www.zazpiate.com
Email: zazpiate@gmail.com
Don Roque landa etxea
Web orria: http://www.casasdonroque.com
Helbidea: La Asunción Kalea 10 p.k.31178 Abartzuza (NAFARROA)
Telefonoa: 948 52 00 86
Dulantz
Helbidea: Legarzia 5 p.k.31178 Abartzuza (NAFARROA)
Telefonoa: 948 52 01 81
Irantzu Monasterioko ostatua
Helbidea: Irantzu Monasterioa (NAFARROA)
Telefonoa: 948 52 01 50
Lizarrate Landa etxea
Helbidea: San Andrés Kalea 16 p.k.31178 Abartzuza (NAFARROA)
Telefonoa: 948 52 00 28 Mugikorra 659 27 11 26
Web orria: http://www.casalizarrate.com
Email: info@casalizarrate.es
Jaiak eta ohiturak
Nafarroako udalerri honetako zaindariaren jaiak, duela urte dexente Andra Mariaren Jasokundearen egunean ospatzen dira, abuztuaren 15ean eta era berean, abuztuaren 16an, San Roke ospatzen da. Jai hauek tradizio handikoak dira eta partehartzea oso handia da, aste beteko iraupena dute eta Irantzu monasterioan herri-bazkari batekin bukatzen dira, bazkari hau Abadejada bezela ezagutzen da eta bertara herri guztia dago gonbidatua.
Era berean, eta gogo handiz, bertako biztanleek jai txikiak ospatzen dituzte Aste Sainduan, asteburuan izaten dira beti.
Oso ezaguna da Lizarrako El Puy elizara egiten den erromeria herrikoia, udaberrian ospatzen dena, amabirjinaren hilabetean. Badirudi, duela urte batzuk Abartzuzako artzain batzuei amabirjina agertu zitzaiela eta horregatik Abartzuzako biztanleek erromeria hau ospatzen dute. Gaur egun, basilika dagoen tokian eta meza bukatzean, erromesek hamarretako batekin ospatzen dute eguna, etxetik perretxiko tortilak eramaten dituzte.
Era berean, aipagarri da, Aste Sainduan ospatzen den prozesioa, hunkiberatasun handikoa. Baita ere, Santa Barbara baselizara prozesioa dago eta Abartzuzako El Puyko amabirjinaren monumentuan ospatzen den meza.
Zer ikusi
Udalerri hau edertsun handiko inguru batean dago kokatua, erdigunetik lau kilometrotara, Irantzu monasterio zistertarra aurkitzen da, Estellerriko zonalde garrantzitsua eta bisitatu behar dena. Bertatik, ibilbide ederrak egin daitezke, Irantzu ibai arroila igarotzen den tokitik. Herrian, armarriak dituzten hainbat etxe daude, eta Andra Mariaren Jasokundearen eliza ere nabarmendu daiteke.
Arkitektura Zibilari dagokionez, aurki daitezkeen monumentuak XVI eta XVII mendeko hainbat armarri dituzten etxeak daude. Zabal herrira doan bidean, XVI mendeko Bakardadearen Gurutzea dago.
Irantzu monasterioan, sarreran, XVI. mendeko Gurutzea dago.
Eta Arkitektura Erlijiosoari dagokionez, Andra Mariaren Jasokundearen eliza dugu, gotiko-berpizkunde estilokoa, XVI. mendekoa. Nahiz eta, Erdi Aroko eraikuntza baten egitura mantendu. Santa Barbara baseliza, gotiko jatorria duena, 1500 urte ingurukoa da eta Aro Berrian berritu egin zen eta Abartzuzatik kilometro batzutara aurkitzen da, gainalde batean. Irantzu monasterioa XVI. mendearen bukaeran hasi zen eraikitzen, Zistertar estilokoa dugu.
Eskultura erlijiosoari dagokionez, elizan dagoen erretaula nagusia nabarmendu behar dugu, Juan Imberto Iak eta bere semea, Pedrok, XVI.mendean eraiki zuten.
Herri txiki honetan dagoen etxe bati buruzko aipamena egin behar da, Munarriz etxea. Muru Mendiko karlisten bataila eman zenean, Concha Generalaren etxebizitza zen.
Tierras de Iranzuko lurrak
Estellerriako mendialdeko udalerriek (Abárzuza/Abartzuza, Lezáun/Lezaun, Salinas de Oro/Jaitz, Valle de Yerri/Deierri y Valle de Guesálaz/Gesalatz) turismo portal berria jarri dute martxan. Bertan, informazio zabala aurki daiteke, ostatuak (kanpinak, landa etxeak, aterpeak); jatetxeak, informazio turistikoa (monumentuak, ibilbideak, naturan jarduerak, upeldegi eta gaztandegietara bisitak), etc.
Web orria: www.tierrasdeiranzu.com/p/eu/hasiera.php