Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Abartzuza

Agurra

aerea

Udalaren eta herri guztiaren izenean, gure web orria bisitatzea eskerzen dizugu eta era berean, gu ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Espero dugu, web orri hau zure gustukoa izatea eta bertan agertzen den informazioarekin gozatzea eta bilatzen ari zaren informazioa aurkitzea. Bertan agertzen ez den informazioren bat behar baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke eta zure iradokizun eta galderak erantzungo ditugu.

Agur bero bat Abartzuzatik.

Mila esker zure bisitarengatik

Udal Antolaketa

UDALBATZA
Izena Abizenak Kargua Ardura
Aberto Pagola Goñi Alkatea Mankomunitateak, Teder, Orve,Irantzuko lurrak, turismoa
Miguel  Ros Ros Alkateordea Hirigintza
Ianire Viana Zinegotzia Jaiak
Carlos Busto Zinegotzia Hezkuntza
Beatriz Velasco Zinegotzia Mantenimendua, ludoteka
Mari Carmen Izcue Zinegotzia Giza-zerbitzuak
Iñaki Etxeberria Zinegotzia Mendiak eta bideak

Zergadunaren Egutegia

Kontzeptua Ordainketa bakarra
ibilgailuen Zirkulazio Zerga Apirila
Hiri Kontribuzioa eta Landa Kontribuzioa Iraila
Jarduera Ekonomikoen Zerga Urria

Publikoari arreta

Idazkaritza: Astearte. asteazken eta ostiraletan 9:00-14:00

Alkatetza: Astearte, asteazken eta ostiraletan 11:30-14:00

Dokumentu ereduak

Instantzia orokorra

Obren baimenari buruzko ardura-adierazpena

Instantzia Obra Txikiak

Senidetzea

Abartzuza momentuz ez dago inongo udalerriarekin anaitua, baina eotrkizunean gerta daiteke.

Datu Interesgarriak

carreteras

  • Autonomia erkidegoa: Nafarroa.
  • Probintzia: Nafarroa.
  • Kategoria Historikoa: Udalerria.
  • Kategoria Administratiboa: Udala.
  • Barruti Judiziala: Lizarra.
  • Merindadea: Estellerria.
  • Eskualde Geografikoa: Nafarroako Erdialdea.
  • Populazioa 2006. urtean: 579.
  • Azalera: 14.7 Km.
  • Biztanle-densitatea: 0.025 b. x Km.
  • Altitudea udaletxean: 550 m.
  • Distantzia Iruñera: 40 Km.
  • Komunikabideak / Errepideak heltzeko:
    LIZARRA- BEASAIN ERREPIDEA (NA 120), 7. Km
    BIDEKO AUTOBIA A-12 34. irteera
  • Herritar izena: Dobleros.

Geografia

Abartzuza, iparraldean Urbasa-Andia eta Zunbeltzekin egiten du muga, ekialdean Lezaun eta hegoaldean aldiz, Deierri bailararekin egiten du muga eta mendebaldean, Allin eta Ameskoabarrenekin.

Deierri bailara, Urbasa eta Andia mendilerroen magalean kokatzen da, bere herri txiki, marroi eta txuriak, labore, mahasti eta zaizuri landekin nahasten direlarik. Natura maite dutenek bertan dauden natur parkeak dituzte gustoko, hala nola Urbasakoa. Bere egitura karstikoak, aldaera geografiko anitzak sortu ditu eta espeleologia eta eskalada gustoko dutenentzat aukera bikaina eskeintzen dute. 1997an Natur Parke deklaratu zuten, bere baso, pagadi eta ingurugiro paregabea dela eta, gainera, bertan dauden bazkaguneak artzain askoren bizitzan lagungarri izan dira. Bertako ordoki edo soilguneetan, zaldi, ardi eta behiak bazkatzen duten tokia, paseatzeko eta naturarekin gozatzeko aukera bikaina eskeintzen digute.

Milaka lagunek astebururo, antzinako bide eta bidezidorretan galtzen dira.

Lokiz parkea, azpimediterranear klima dauka eta, aniztasunaren adierazle da, landaretza, fauna eta flora anitza duelako. Bertan, arteak, karraskalak eta haritzak agertzen dira.

Abartzuzako inguruetan dauden mendien erakargarritasuna, haitzen edertasunean oinarritzen da, eskualde guztitik antzeman daitekena. Bere gailurretik, edertasun handiko paisaia ikus daiteke eta egun argietan, pirinioak ikus daitezke.

Historia

Abartzuzako eliza.

Abartzuzako eliza.

Abartzuzako sorrera, XI. mendean izan zen, hala ere, 1198an herri hau, Antso Azkarra Nafarroako erregearena izan zen.
Garai horretan erregeak, Abartzuzako eliza, Iruñari eman zion eta horren truke, guda garaian bizilagunak deitzeko eskubidea zuen.
1453-1461 urtetan guda zibilean, gudaldiak eman ziren bertan.

1851 urterarte, administratiboki, Deierri bailararen barne zegoen baina garai horretan eta erreforma administratibo liberalen ondorioz, independente bilakatu zen . Garai horretan udalerriko gobernua, biztanleen etxeak eta banandu ondoren, udalerri bilakatu zen eta berezko arauak izan zituen.

Lizarratik hurbil egoteagatik, guda karlistetan, bataila ugari eman ziren, 1574ean Abartzuzako guda famatua eman zen.

Hirigune historikoa, lursail erregular baten gainean dago kokatua, zonalde honetan armarriak dituzten etxeak agertzen dira, gurutzeak eta plazak. XVI. mendeko eraikuntzak dira ugarienak beraz, noble asko egon zirela pentsatu daiteke.

Andra Mariaren Jasokundearen eliz-parrokia, 1522an eraiki zen, gotiko-errenazimendu garaian, Erdi Aroko eraikuntzaren murru zaharrak aprobetxatuz. Santa Barbara baseliza, 1500 urtean eraikia, zaharrenetarikoa, Gotiko estiloan eraiki zen.

Irantzu monasterioa, zistertar estiloan eraiki zen, badirudi aurretik benediktinar komunitate bat egon zela. Abartzuzako herritarrek, zaharberritu zuten eta Artaxoa eta Arteagako jauregietako ondasunekin konpondu zen. XIII. mendean, errege eta nobleek emandako diruari esker, monasterioak ondasun eta jabetza ugari lortu zituen Nafarroako erreinuan. XV. mendearen erdialdera, Nafarroako guda zibilaren eraginak jasan zituen eta ondorioz, jabetza ugari galdu zituen. 1839. urtean, monjeak monasterioa utzi behar izan zuten eta estatuaren esku gelditu zen. Mende oso bat hustuta egon ondoren, 1945ean Teatino erlijio-ordena bertan ezarri zen eta eraikuntza berreraiki zuen eta 1942 Vianako Prin